XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTEKO BERRIAK

Txekozlobakian

Ez dituzte herri huntan, urrundik ere, afera guziak xuxenduak Rusiarekin.

Mozkuko akordioak behar dituzte obratu Txekozlobakiako buruzagiek, eta Rusoak hor dituzte, hurbil, ikusteko ea hitzemanak atxikitzen dituztenez.

Ez dute Rusoek gordetzen ez zaizkotela batere agradatzen Praga-ko buruzagien manerak eta ez direla herri hortan hek nahi bezala gauzak haxean jartzcn, eta hori buruzagi horien faltaz.

Bainan Dubcek jaunak eta heien lagunek badakite beren indarraren berri.

Badakite populua alde dutela, eta artetan badoatzi herritareri bisita egiterat, nunbait zerbait besta delarik, eta biltzen dute esku zarta frango.

Badakite ere auzo herrietan, eta berdin Rusian berean, ez dutela bereziki onartzen Txekozlobakian atxik ditzan bere tropak Rusiak.

Mozkurat joaitekoa baitzen Dubcek jauna bera, hango jauneri berri emaiterat nola itzulikatzen zaizkon gauzak herrian eta nola obeditzen zuten agindueri, nahiago izan du etxean egon, zer gerta ere, erranez geroxago eginen duela bisita hori.

Txekozlobakian buru diren jaun horiek ez ditzazke Rusiak begiko zikina baino gehiago sofri.

Bainan zer egin? Jadanik agorrileko gertakarien ondotik, etzaizkoten fama eta larderia munduan haunditu Rusoeri.

Konfientzia hoin ttipitua eta, ez ditzazkete orai bortxa Pragako buruzagiak beren karguen uztea.

Alta hori litake heien nahikaria, etxerat igor ditzazten Txekek, edo berdin preso altxa, erreboluzionearen kontrakoak, erran nahi baita libertatearen alde mintzo direnak edo libertate sobera hartzen dutenak.

Ahatik, Cernik jaunak errana du garbiki ez dela Txekozlobakian nehor gaztigatua izanen bere gogoaren berri agertu duelakotz.

Grezian bozkak

Herriaren giderrak eskutan hartu zituztelarik, lege-nausi berri bat xutik ezarriko zutela hitzeman zuten armadako aintzindariek, Lega-nausi hori bozkeri esker onar zezan gero populuak.

Heldu den igandean dituzte bozka horiek Grezian.

Eta horien karietara, hitzeman bezala, gobernuak libratu ditu politika gizon zonbait, preso zaudenak, hala nola Georges Papandreou famatua, bozka horier buruz mintza diten libroki.

Ahotik ainitz gelditzen dira oraino presondegietan.

Cohn-Bendit

Jaun hunek izan du berrikitan aipamen frango Frantzian.

Joan den maiatzeko nahasmenduetan hori zuten ixtudiantek gidari.

Sortzez alamana, bere herrian zen egun hotan eta horgo ikasleen buru ere jarri da Francfort hirian egin duten manifeztazione batean.

Hor ere istudiantak aspaldian kexu dira.

Beraz Senghor afrikano presidenta Alamaniaraz jinik bisitaz, parada hortaz baliatu dira ezkertiar ixtudiantak beern omore txarraren agertzeko.

Izan da oihu eta kalapita, eta azkenian polizak Cohn-Bendit preso altxatu du.

Uruguay

Herri huntan ere, bertze ainitz lekutan bezala, izan da zer nahi nahasmendu eta beti ixtudiantek muntaturik.

Hor ere oldartu dira polizari, eta izan da hor ere hil eta kolpatu.

Beren atximenduaren erakusteko gazter horieri langilek lana utzi dute.

Mexico

Mexikan ere arras kexu dira ixtudiantak, eta herri hortan ere badu zer egin gobernamenduak gazte horiekin.

Orhoit biz-pa-hiru asteren buruan hasi beharrak direla Mexikon Olympiko Joko haundiak.

Harat bilduko dira mundu guzitik xapeldun aipatuenak.

Beldurrez eta traba ditzaten joko horiek, gobernamenduak tropak igorri ditu joka-lekuaren zaintzerat, ez diten harat sar ixtudiantak.

Tropak ezarri ditu ere Uniberzitatean; eta hori ez gustaturik, erakasleen buruzagiak bere kargua utzi du.

Zorigaitzez nahasmendu horietan izan da hil eta kolpatu.